Herri Urrats; Euskararen urratsak
Herenegun, 80.000 lagun Herri Urratsean bildu ziren Senperen, euskararen aldeko eskukoa iparralderatz bideratuz. Ez zan ospakisun arrunta izan. Jasandako ekaitzak Herri Urratseko festa aretoa, Senpereko lakua, guztiz ondadatuta utzi zuten hainbeste eta hainbeste euskalkide egindako garbiketa lanetan jarri ziren arte. Igandean ikusi genuenez, lan egokia egin zutena. Baina beste berri garrantsitsuagoa izan zen aurtengo Herri Urratsean: “Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko (EPP) presidenteak eskaintza luzatu zion ikastolen elkarteari, behar dituen baliabideak emango lizkiokeen hitzarmena sinatzeko. Aipatu hitzarmena lortzeko, EPPrekin eta Frantziako Hezkuntza agintariekin bildu beharko da Sehaska.”
Denok daukagu iparraldeko ikastolak frantsez administrazio aldetik jasaten dituzten traba hugarien berri. Beraz Max Brisson jaunaren eskaintza ikastolen egoera normalizatzeko luzaron egon den aukeraik itxaropentsuenetako bat izan daiteke.
Ez da Semeprerekoa euskararen alde egiten den urrtas bakarra. Aurreko astean egoaldeko eulkal ezkuntzaren kurrikulum berria aurkeztu zuen Tontxu Camposek. Gure herriko ikastola guztietan euskarak hizkuntza nagusia izango dela azaldu zuen. Halako pausaoak gure hizkuntza sendotzen dutela uste dut. Herri bakotzak bere hizkuntza nagusutsat dauka, hizkuntza arloan eta hizkera ohituran ere, eta hemen berdin izan beharko luke. Egia da, esukara ez dakitenek kontuan hartu behar ditugula, baina helburua argi izanda, eta argi eta garbi adieraziz. Jakin beharrekoa litzateke, hemen erabiltzen den hizkuntza euskara dela… Hortarako, premisa hau egi nabari batean bihurtu beharko genuke… horretan gabil!!!

Meneame
del.icio.us