Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


14/04/2007 GMT +1A

MUGAK ZABALDUZ!!

indy @ 16:58

Pentsatzen nuen ba sendatuta nengoela. Hari nintzen birusa berriro hartzeko saioatan eta hara non, bapatean, gaur Ukan-ez posoinduta esnatu nauk. Ez dakit erresakagatik denik edota udaberriako lore-hautsaen eragina denik, baina berriro birusa arrapatu egin det. Bazan ordua!!

Egia da, alde batietik Korrikak Euskal Herri osotikan pasa zenian, ia ia posoindu nintzala, baina lanez kopetaraino nenbilen eta niere neurona bakar hura oso lanpetuta zenbilen. Ala ere polita izan genuen euskaren aldeko geure festa hura. Behintzat telebista eta egunkarietan ikusitakoa… Sniff … Bai tamanlgarria bizi bizian ez ikusteak!!

Bestetik, Aste Santu honetan Ezkarainen egon naiz. Jakin banekien, lurralde hura gutarikotaz beteta zegoela baina ez nuen pentsatzen euskarak gurekin haraino ere eramaten genuenik ain naturalki. Egia esan, herrian euskara hugari entzuten zen baina geien arritu nienduena, eskiatzera igo gintzanean, tabernan “euskaraz badakigu” kartel bat ikustea izan zen. Hori gutsi bazan, Logroinora jetsi ginen larunbatean, Laurel kaleko tabenetako pintxoak daztatzera. Eta hara non, ez bat, bitan baizik, EUSKARAZ HITZEGITEN entzun genuen. Ez zan ba lurralde hura espainar abertzaletasunaren kabia!

Beraz, erraza dezute jakiteko, hemendik edo handikan, UKAN birusak berriro arrapatzeak ez zaidala zaila izan.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis