Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


17/01/2007 GMT +1A

ERDERAKADAK

indy @ 16:26

Euskaren egoeraren inguruan, 2006 Abenduko Hitza, Donostiako egunkarian, Andoni Sagarna, Euskalzain berriak, beste gauzen artean, kaleko hizkeraz mintzo zen: “inork ez luke kezka izan beharko tabernan erderakada botatzeagatik”. Eta azken ukitu bat aipatzen zuen ere; Nonbait, erderak, espainian, ez da egoki erabiltzen den hizkuntza bat. Zergaitik euskaldunok hizkuntza egoki erabiltzearen zama hura hartzen dugu?

 

Horrekin nere baitan bueltaka nengoela. Zenbat eta zenbat ingeles termino erabiltzen dira hainbat eta hainbat hizkuntzatan? Gazteleraz ere, frantses terminologi, edo eta esaldi eginak erabiltzen dira estau osoan; Dejavieu, menage trua… Elkarbitza bat duten hizkuntzen artean, hitz trukea emateak normala izan beharko litzateke. Hara non, espaina osoan, Zulo, euskarazko hitza ezaguna da; kale borroka, zutabe… Egokia litzateke beste testuimguruko hitzak exportatzeak. Agian, ETA-ren kutsadura ez izatekotan, beste expotatutako hitzen inguru ibiliko ginateken… Auskalo!

 

Hala ere, euskalzaleon proposamenak, euskarak zabaltzearena litzateke, eta ez hainbetse, euskara egoki edo eta euskatzaindirako oposizioak egunero egiten ibiliko bagina bezala ibiltzeak. Bai, noski, euskarak oinarri batzuk dituela, Ikasi egin behar direnak eta hitzegiterakoan, erabili ere. Baina batasbesteko  zentzuzko terminoetan oinarrituz. Batek kotxea esateak, berbila beharrean, edota, lapitza, arkatza baino…

 

Euskarak kaleratzeko, guztien partetik zerbait eman beharko genuke. Gutxi bada ere…

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis