Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


Categoría: UKAN

15/05/2007 GMT +1A

Herri Urrats; Euskararen urratsak

indy @ 09:18

Herenegun, 80.000 lagun Herri Urratsean bildu ziren Senperen, euskararen aldeko eskukoa iparralderatz bideratuz. Ez zan ospakisun arrunta izan. Jasandako ekaitzak Herri Urratseko festa aretoa, Senpereko lakua, guztiz ondadatuta utzi zuten hainbeste eta hainbeste euskalkide egindako garbiketa lanetan jarri ziren arte. Igandean ikusi genuenez, lan egokia egin zutena. Baina beste berri garrantsitsuagoa izan zen aurtengo Herri Urratsean: “Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko (EPP) presidenteak eskaintza luzatu zion ikastolen elkarteari, behar dituen baliabideak emango lizkiokeen hitzarmena sinatzeko. Aipatu hitzarmena lortzeko, EPPrekin eta Frantziako Hezkuntza agintariekin bildu beharko da Sehaska.”

 

Denok daukagu iparraldeko ikastolak frantsez administrazio aldetik jasaten dituzten traba hugarien berri. Beraz Max Brisson jaunaren eskaintza ikastolen egoera normalizatzeko luzaron egon den aukeraik itxaropentsuenetako bat izan daiteke.

 

Ez da Semeprerekoa euskararen alde egiten den urrtas bakarra. Aurreko astean egoaldeko eulkal ezkuntzaren kurrikulum berria aurkeztu zuen Tontxu Camposek. Gure herriko ikastola guztietan euskarak hizkuntza nagusia izango dela azaldu zuen. Halako pausaoak gure hizkuntza sendotzen dutela uste dut. Herri bakotzak bere hizkuntza nagusutsat dauka, hizkuntza arloan eta hizkera ohituran ere, eta hemen berdin izan beharko luke. Egia da, esukara ez dakitenek kontuan hartu behar ditugula, baina helburua argi izanda, eta argi eta garbi adieraziz. Jakin beharrekoa litzateke, hemen erabiltzen den hizkuntza euskara dela… Hortarako, premisa hau egi nabari batean bihurtu beharko genuke… horretan gabil!!!

14/04/2007 GMT +1A

MUGAK ZABALDUZ!!

indy @ 16:58

Pentsatzen nuen ba sendatuta nengoela. Hari nintzen birusa berriro hartzeko saioatan eta hara non, bapatean, gaur Ukan-ez posoinduta esnatu nauk. Ez dakit erresakagatik denik edota udaberriako lore-hautsaen eragina denik, baina berriro birusa arrapatu egin det. Bazan ordua!!

Egia da, alde batietik Korrikak Euskal Herri osotikan pasa zenian, ia ia posoindu nintzala, baina lanez kopetaraino nenbilen eta niere neurona bakar hura oso lanpetuta zenbilen. Ala ere polita izan genuen euskaren aldeko geure festa hura. Behintzat telebista eta egunkarietan ikusitakoa… Sniff … Bai tamanlgarria bizi bizian ez ikusteak!!

Bestetik, Aste Santu honetan Ezkarainen egon naiz. Jakin banekien, lurralde hura gutarikotaz beteta zegoela baina ez nuen pentsatzen euskarak gurekin haraino ere eramaten genuenik ain naturalki. Egia esan, herrian euskara hugari entzuten zen baina geien arritu nienduena, eskiatzera igo gintzanean, tabernan “euskaraz badakigu” kartel bat ikustea izan zen. Hori gutsi bazan, Logroinora jetsi ginen larunbatean, Laurel kaleko tabenetako pintxoak daztatzera. Eta hara non, ez bat, bitan baizik, EUSKARAZ HITZEGITEN entzun genuen. Ez zan ba lurralde hura espainar abertzaletasunaren kabia!

Beraz, erraza dezute jakiteko, hemendik edo handikan, UKAN birusak berriro arrapatzeak ez zaidala zaila izan.

17/01/2007 GMT +1A

ERDERAKADAK

indy @ 16:26

Euskaren egoeraren inguruan, 2006 Abenduko Hitza, Donostiako egunkarian, Andoni Sagarna, Euskalzain berriak, beste gauzen artean, kaleko hizkeraz mintzo zen: “inork ez luke kezka izan beharko tabernan erderakada botatzeagatik”. Eta azken ukitu bat aipatzen zuen ere; Nonbait, erderak, espainian, ez da egoki erabiltzen den hizkuntza bat. Zergaitik euskaldunok hizkuntza egoki erabiltzearen zama hura hartzen dugu?

 

Horrekin nere baitan bueltaka nengoela. Zenbat eta zenbat ingeles termino erabiltzen dira hainbat eta hainbat hizkuntzatan? Gazteleraz ere, frantses terminologi, edo eta esaldi eginak erabiltzen dira estau osoan; Dejavieu, menage trua… Elkarbitza bat duten hizkuntzen artean, hitz trukea emateak normala izan beharko litzateke. Hara non, espaina osoan, Zulo, euskarazko hitza ezaguna da; kale borroka, zutabe… Egokia litzateke beste testuimguruko hitzak exportatzeak. Agian, ETA-ren kutsadura ez izatekotan, beste expotatutako hitzen inguru ibiliko ginateken… Auskalo!

 

Hala ere, euskalzaleon proposamenak, euskarak zabaltzearena litzateke, eta ez hainbetse, euskara egoki edo eta euskatzaindirako oposizioak egunero egiten ibiliko bagina bezala ibiltzeak. Bai, noski, euskarak oinarri batzuk dituela, Ikasi egin behar direnak eta hitzegiterakoan, erabili ere. Baina batasbesteko  zentzuzko terminoetan oinarrituz. Batek kotxea esateak, berbila beharrean, edota, lapitza, arkatza baino…

 

Euskarak kaleratzeko, guztien partetik zerbait eman beharko genuke. Gutxi bada ere…

28/11/2006 GMT +1A

Xpresion!

indy @ 23:10

Ukan birusa hartu baino lehen, banintzan Ardilatxaduna. Eta hara non, nire ardilatxa hurak (kotxe faltan, ordenagialian ernatsia) euskararen aldeko adierazpen bat dela ezagutu dut. Ardi Latxaren iguruan euskaren aldeko elkarte bat sortu da. Pegatina honen asamatzaileak Tolosako koadrila bat da.
ardilatxa.jpg
Afari batean, ederto jan eta edan ondodoren, “burro Catalan” eta “Vaca Gallega” antzeko euskal adierazpen bat sortzea bururatu zitzaien. Lagun arteko iniziatiba bat izan zena, berehala, ahoz aho, Euskal Herri osoan zehar zabaldu zen. Ardilatxaren iguruan, merchandaissing gixa saldutako haibeste gauzen bidez lortutako diru sarrerak euskarak zabaltzeko elkarte bat sortu dute; ARDI LATXA KULTUR ELKARTEA.

Beste aldetik, XPRESSION! KULTUR ELKARTEAK, profesional ez diren artisten alde lan egiten du. Artista berriek beren lanak non aurkesteko lokalak bilatzen dituzte. Ezangunak izan ez arren, argi dago artistek egitasmo pertsonal bat dutela, gendeari aurkezteko egitasmoak. Gende gehienari iristeko asmoarekin, beren lanak non aurkeztu izateak garrantsitsua da. Hura ba, Xpression elkartearen zeregina.

Ala, bi proyectu hauen elkarteaz ARDILATXA TOUR XPRESSION! Ekimena sortzen da. Euskal Herriko musika taldeak, beren entsegu aretoetatik atera eta, dohain, edonori beren lanak aurkezteko TOUR bat antolatu dute. Talde gehienak gipuzkoarrak dira, baita Gipuzkoako herrietako tabernak emanaldiak aurkezteko aukeratutakoak. Musika taldeak, Pop, Rock, Jazz, Blues... eta abar estilokoak izango dira. 200 emanaldi emango dira. Antolatzaileen asmoa, nunbait, telebista aurrean eserita geratzeak, bukatutzat ematea....

Ala bedi...

21/11/2006 GMT +1A

UKAN

indy @ 20:08

Ukan-ek kutsatu nau.

Euskal Herri ososan zehar hedatzen hari den birus berri honek arrapatu nau, jadanik. Ez, ez zaiztezte nitaz kezkatu. Ukan birusa ez da kaltegarria, osasungarria baizik. Birus honi ezker euskaraz idazteari ekin diot. Oraindik kostatzen nau. Euskaraz txikitan ikasi nuen, baina nire egunerokotan, erdera utsean ibili naiz gehienetan. Noizbehinka, udalekutan eta halakotan ibili nintzenean, bai esukaraz egiten nuela, baina erlazio arruntetan, aurrekin ez diranak, erderara jotzen det... nahigabe esan behar nuen..logo_ukan_236x268.jpg. ez, nahita izaten da. Nolabiat, esan beharrekoa argi ulertzen dela zihurtatzeko.

Baina orain, Ukan-ek eraginda, euskaraz edonora iristeko idarrekin sentitzen naiz. Hori bai, birus honek jatorra da, nonbait. Euskarak zabaltzeari eragiten du, baina erabiltzen ditugun gainerako hizkuntzak gutxietsi gabe. Hoixe jatortasuna!

Ukan birusak nire blog honetan, euskarazko atal hau irekitzera jo nau. Bertan esuakaraz egindako hausnarketak, edo eta egoki iruditzen zaizkidan gauzak aurkeztuko dizkizuet, erdarazkoak gutxietsi gabe, noski ;-)

Gainera, Korrika laguntzaile izateko kampaina irekiberria dago. Euskararen aldeko, euskal Herri osoan zehar egiten den urteroko korrika.

Heldu korrika, Heldu ukan birusa,... Euskara heldu!!

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis